Yaiza Romero zornotzarra Bizkaiko txapeldun geratu da Euskadiko Apnea Txapelketan

Anboto 2023ko mar. 21a, 11:36

Yaiza Romero.

Probetako batean 4.01 minutu eman ditu uretan ahoz behera arnasa hartu barik.

Yaiza Romero 26 urteko zornotzarrak Euskadiko Apnea Txapelketan parte hartu zuen joan zen asteburuan Fadurako (Getxo) igerilekuan eta Bizkaiko txapeldun geratu zen. Horrela iaz irabazitako txapela berritu du Basauriko Glaukos klubean eta Cressi Team-en dabilen kirolariak.

Itsasoa da bere inguru naturala. Urpeko arrantzan espezialista da eta gaur egun Espainiako azpitxapelduna da modalitate horretan. Baina neguan, itsaso zakarra egon ohi den urtaroan, itsasoa igerilekuagaitik ordezkatu eta apnea kirola praktikatzen du. Apnean hainbat modalitate daude, baina denek ezaugarri komun bat dute: ur azpian arnasa hartu barik ahalik denbora luzeena igarota egin behar dira.

Faduran hiru modalitate lehiatu zituzten eta Romerok hiruretan parte hartu zuen. Apnea estatiko izenekoan 4.01 minutu eman zituen uretan ahoz behera arnasa hartu barik. Ondoren, 68,80 metro egin zituen bular-igeriketan arnasaldi bakarrarekin. Azkenik, beste 78.80 metroan ibili zen igerian, kasu honetan hanketako hegatsen laguntzarekin. Hiru proba horietako marka konbinatuari esker lortu zuen Bizkaiko txapeldun geratzea.

Aurtengo apirilaren 22an eta 23an Espainiako Apnea Txapelketan lehiatuko da Oviedon eta Romerok bertan parte hartuko du Euskadiko selekzioarekin beste bost taldekiderekin batera.

Ureta ahoz behera 4.01 minutu eman ditu arnasa hartu barik.

Romero, ur azpian igerian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!