Xabei Etxeita: "Etxera bueltatzea beti da zoriontsu egoteko arrazoi bat"

Anboto 2022ko ira. 9a, 15:38
Asier Goiria kirol zuzendaria, Xabi Etxeita eta Jon Larrea Amorebietako presidentea gaur Urritxen egindako aurkezpenean. (Argazkia: SDAmorebieta)

Xabi Etxeitak prentsaurrekoa eskaini du gaur Urritxen, Amorebietak bere fitxaketa iragarri eta hurrengo egunean.

Asier Goiria kirol zuzendaria eta Jon Larrea klubeko presidentea alboan izan ditu Amorebietako jokalari berriak. Futbolari lez hezi zen klubera etortzea pozgarria dela esan du. "Oso erronka polita da niretzat. Oroitzapen asko datozkit, hemen hezi nintzelako futbolari eta pertsona lez. Etxera bueltatzea beti da zoriontsu egoteko arrazoi bat". Taldearen alde dena emateko prest dagoela dio. "Laguntzera nator, arlo guztietan ekarpena egiteko ilusioz; jokalari moduan nahiz klubak eskatzen didan arlo guztietan".

Bere fitxaketa zelan eman den azaldu du. "Egia esanda, uda luzea izan da niretzat. Kanpora joateko beste eskaintza batzuk ere banituen. Buruari buelta asko eman dizkiot. Klubari eskerrak eman nahi dizkiot hasieratik lasaitasuna transmititu didatelako. Nik ilusioa berreskuratuta bueltatu gura nuela esaten nien. Ilusio hori berreskuratu dut eta pauso hau emateko momentua orain zela uste dut. Pozik nago".

Xabi Etxeitaren prentsaurrekoa LOTURA HONETAN ikusi daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!