[BIDEOA] Zornotza Saskibaloi Taldeko emakumeak Euskadi mailara igo dira

Anboto 2022ko mai. 8a, 17:07

Zornotza ST-k 55-49 irabazi dio Erandiori.

Zornotza Saskibaloi Taldeko emakumeak Bizkaiko maila gorenetik Euskadi mailakora igo dira gaur, Zornotzako Ixerbekoa kiroldegian jokatutako finalean. Zornotzak eta Erandiok partidu lehiatua jokatu dute eta irabazlea ez da erabaki azken unera arte. Amaieran jokalariek zaleekin ospatu dute lorpena.

Marcos Gorostiza epailea da izan da finaleko beste protagonista bat. Urduliztarra epaile lanetik erretiratu da 23 denboralditan 1.500 partidu inguru zuzendu ostean. Talde bietako zaleen txaloak jaso ditu partiduaren amaieran.

Teknei Zornotza, kanporatuta

Bestalde, gizonen talde nagusiak, Teknei Zornotzak, galdu egin zuen atzo eta Urrezko Ligara igotzeko borrokatik kanpora geratu da. Igoera faseko final laurdenetan, EnerParking Navarraren kontrako partidu biak galdu ditu; itzulerakoa atzo, Larrean: 84-92.

Marcos Gorostiza bere emaztearekin eta seme biekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!