Asteburuan, Bizkaiko Bigarren Erregionaleko Lauko Finala jokatu dute Zaldibarko kiroldegian eta Zaldua, etxeko taldea, izan da protagonista nagusia. Zapatuko finalerdietan, Zalduak Portugalete kanporatu zuen eta Berrio-Otxoak Urdaneta. Bi talde horiek atzo jokatu zuten finala. Partiduko zatirik handienean oso berdinduta aritu ziren: bigarren laurdenaren amaieran Berrio-Otxoa puntu bi goitik zen (23-25) eta hirugarrenaren bukaeran Zaldua bat goitik (39-38). Azken laurdenean gehiago izan ziren zaldibartarrak eta finala irabazi zuten: 57-49.
Ondorioz, Bizkaiko Lehenengo Erregionalera igo dira denboraldi bikain bat borobilduz. Liga osoan partidu bakarra galdu dute eta gainerako denak irabazi egin dituzte.