13 urteko beste gazte bat ezin daiteke inputatu bere adinagatik, baina ahozko ikustaldian presente egon zen jazoeren testigu moduan, El Correo egunkariak informatu duenez. Kasu honen epaiketa uztailaren 19an egin zen Bilboko epaitegian.
Ibon Urrengoetxea zornotzarra abenduaren 23an hil zuten Bilbon. Goizaldean gertatu zen erasoa eta buruan jasotako kolpe baten ondorioz hil zen. Urtarril hasieran adin txikiko bi identifikatu zituen ertzaintzak hilketa horrekin lotuta.