Gazte bi identifikatu dituzte Ibon Urrengoetxearen hilketaren harira

Joseba Derteano 2018ko urt. 8a, 11:30

Biak adingabeak dira. Gazteenak 13 urte ditu eta ezin dute ez atxilotu eta ez auzipetu Berria.eus webgunean informatu dutenez.

13 urteko gazteak Deustuko polizia etxean deklaratu du. Auzia adingabeen fiskalaren esku geratu da. Identifikatutako beste gaztea ere adingabea da (16 urte), baina, 14 urte baino gehiago dituenez, auzipetu dezakete.

Abenduaren 23an bi gaztek eraso egin zioten Ibon Urrengoetxea zornotzarrari Bilbon eta jasotako kolpeen ondorioz hil egin zen. Ertzaintzaren hipotesia da lapurreta egin ziotela eta kolpeka hil zutela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!