Zornotzako Udalak kontzentraziora deitu du 43 urteko zornotzarraren hilketa gaitzesteko

Jone Guenetxea 2017ko abe. 23a, 13:27

Bi erasotzailek 43 urteko gizon zornotzarra hil dute kolpeka, gaur, 4:20an Bilboko Abando auzoan. Ertzaintza bi erasotzaileen bila dabil. Zornotzako Udalak bozeramaile batzordea deitu du astearterako. Andoni Agirrebeiti alkateak azaldu duenez, kontzentraziora deituko dute hilketa gaitzesteko. Hildakoa Ibon Urrengoetxea Amorebieta futbol taldeko jokalari ohia da.

Bilboko Nafarroa  eta Ripa kaleen arteko lotunean gertatu da erasoa. Azaldu dutenez, erasotzaileek lapurreta zuten helburu eta biktimari hainbat kolpe eman dizkiote. Larrialdi zerbitzuak saiatu dira zornotzarra suspertzen, baina ezin izan dute.

 

Udalaren gaitzespena

Hilketaren aurrean, Andoni Agirrebeitia Zornotzako alkateak bozeramaile batzordea deitu du astearterako, 09:00etan. Hilketa gaitzesteko eta familiari doluminak helarazteko idatzia adosteaz gainera, kontzentrazioara deituko dutela iragarri du gertatutakoa gaitzesteko. Oraindik ez dute kontzentrazioaren eguna eta ordua zehaztu, baina litekeena da astearte arratsaldean izatea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!