Zornotzako Udaleko alkatea eta zinegotziak udaletxeko atarian eta plaza txiki utzi duten herritar pilloa euren inguruan. Horrela kontzentratu dira gaur arratsaldean zornotzarrak Ibon Urrengoetxearen hilketa gaitzesteko. Bertaratutako denen txaloen artean amaitu da deialdia.
Andoni Agirrebeitia alkateak herritarrek erakutsitako "elkartasuna eskertu" du. "Hunkituta eta oso harro nago herri honetaz", azpimarratu du kontzentraziora batutako jendetza adierazita.
Goizean udaleko bozeramaileen batzordea batu da eta udal adierazpena adostu dute. "Giza-maltzurkeriak eta zekenkeriak, zeintzuek historian zehar inoiz ez dituzten gure gizarteak utzi, berriro ere kolpatu gaituzte. Gure min eta arbuioa erakusten dugu erailketa honen aurrean, eta gure erabateko babesa erakusten diegu Ibonen senitarteko eta gertukoei", jasotzen du adierazpenak.