Zornotza Saskibaloi Taldea Zilarrezko Ligara itzuli da

Joseba Derteano 2018ko uzt. 12a, 10:24

Argazkia: www.zornotzast.eus

Bere sasoian bulegoko kontuengatik jaitsi ziren eta orain bulegoko erabakiengatik igoko dira. Espainiako federazioak Zilarrezko LEB Liga handitu ditu, talde berriei tokia egin die eta Zornotza izango da horietako bat.

Zornotzak maila horretan aritzeko eskaera egin zuen eta betebehar guztiak ondo eta garaiz bete dituela segurtatu ostean, federazioak eskaera onartu du, klubak bere webgunean informatu duenez.  24 taldek osatuko dute Zilarrezko Liga eta multzo bitan banatuko da. Zornotza mendebaldeko multzoan egongo da, besteak beste, Iraurgi eta Basket Navarra taldeekin batera.

Zornotza kategoria bat beherago aritu da aurten, EBA mailan. Igoera fasea jokatu arren, ezin izan zuen azkenengo koska gainditu, Menorkaren aurka.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!