Antza denez, beste talde batek Kirol Kontseilu Gorenean egindako errekurtsoaren ondorioz egin dute aldaketa EBA Ligan, hemengo eta Galiziako multzoetan talde bi gehiago sartuta. Azkenean EBAn jokatzen badu, Zilarrezko LEB liga baino maila bat beherago egongo da Zornotza ST. Joxe Etxebarria presidenteak azaldu duenez, astelehenean taldea entrenatzen hasteko intentzioa daukate.