Zornotza Saskibaloi Taldeak ezin izan du Zilarrezko Ligara igo

Joseba Derteano 2018ko mai. 20a, 14:53

Igoera faseko finalean 75-65 galdu dute Basquet Menorca taldearen aurka.

Zornotza Saskibaloi Taldeak EBA mailan jarraitu beharko du beste urtebetean, gutxienez. Erakundeen erabaki polemiko batek iaz kendu zien maila berreskuratzeko aurten egindako lan bikaina ezin izan dute borobildu. Denboraldi osoan ligako talderik onenetakoa izan dira Estela taldearekin batera. Igoera fasean ere parean jarri zaizkien denak kanporatu dituzte harik eta finalera heldu diren arte.

Aipatzekoa da Zornotzatik zale asko joan dela Balear Uharteetara igoera fasea bertatik bertara jarraitzera eta Zornotza ST animatzera.


Animatzera joan diren Zornotzako zaleak (Argazkia: @zornotzast)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!