Eguenean lau zornotzar epaituko dituzte Ziztada Gunea dagoen lokala okupatzeagatik

Joseba Derteano 2017ko ira. 11a, 10:20
2015ean Durangoko Epaitegiaren aurrean egindako elkarretaratzea.

Egoera salatzeko elkarrateratzea deitu dute eguaztean, 19:00etan, Erreferendum Plazan.

Eguen honetan, 12:00etan, lau zornotzar epaituko dituzte Durangoko epaitegian, orain urte bi Luis Urrengoetxeako lokal bat okupatzeagatik. Okupatu eta berehala lokalaren jabeak zigor-arloko salaketa jarri zuen. Ondoren, bide zibiletik beste salaketa bat jarri zuen lau zornotzarren kontra eta lokala utzaraztea eskatu zuen, Ziztada Guneko kideek ohar batean azaldu dutenez.

Horregatik, epaiketa salatzeko eta Ziztada Gunearen alde egiteko elkarretaratzea deitu dute eguaztenean, 19:00etan, Erreferendum Plazan (Billikenen ondoan).

Lokala okupatu zutenetik hainbat jarduera egin dituzte bertan eta kultura alternatiborako espazioa autogestionatua bihurtu dadin lanean aritu dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!