Zornotzako hainbat eragile, sortzaile eta mugimenduk “beharrezko” ikusten dute Ziztada Gune Askea

Anboto 2017ko urt. 20a, 20:56
Gaur Ziztada Gune Askeko lokalean eskaini duten prentsaurrekoko irudia.

Etxejabeak Durangoko epaitegian jarritako salaketaren ostean 2015ean okupatu zuten lokaletik kaleratu ditzakete.

Aurretik bide penalatik saiatu eta gero, orain bide zibiletik salaketa berria jarri du Luis Urrengoetxea kalean dagoen lokalaren jabeak. “Etxe kaleratzea du helburu eta 6.000 eurotako kalteordaina ere eskatzen du”, diote Ziztada Gune Askeko kideek. Ildo horretatik, gaur prentsaurrekoa eskaini dute herriko hainbat sortzaile, musikari, kultur eragile eta mugimendu sozialek babestuta. “Ziztada Guneak gure sorkuntza eta ideiak plazaratzeko eskaintzen digun espazioa azpimarratu nahi dugu”, adierazi dute. “Beharrezko” ikusten dute gune hori “sorkuntza eta kritikotasuna bultzatzeko, kultura alternatiboa eta mundu guztiaren eskura dagoena sortzeko eta eskaintzeko”. Horregatik guztiagatik Ziztada Gunea “ez ixteko” eskatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!