Gazte batek bere abokatu partikularra eraman du. Beste seiren abokatua Iñaki Carro izan da; Bilbon, Kukutza gaztetxearen inguruko okupazio mugimenduetako abokatua ere bada Carro.
Deklarazioak normaltasunez joan direla adierazi dute gazteek. Alde bien arrazoiak entzun ostean —Ziztada guneko gazteena eta lokalaren jabearena— emango dute epaia. Aukera denak zabalik daude: dena ezerezean geratzea, prebentziozko desalojoa zein isun ekonomikoa.
Ziztada guneak gaur, 20:00etan, manifestazioa abiatuko du Zornotzako Erreferendum plazatik.