Mikel Garitaonandiak Zornotza Saskibaloi Taldeko entrenatzaile jarraituko du

Anboto 2014ko eka. 12a, 16:06

Mikel Garitaonandia entrenatzailea

Alde biak akordiora heldu dira eta kontratua beste urtebetez luzatu dute.

 

Zornotza Saskibaloi Taldeko entrenatzaile izaten jarraituko du Mikel Garitaonandiak hurrengo denboraldian. Aurten Zilarrezko Adecco Ligatik Urrezko Mailara igotzeko play off-a jokatu du Zornotzak Garitaonandia durangarraren gidaritzapean. Iaz, aldiz, EBA mailatik Zilarrezko Adecco Ligarako igoera lortu zuen.

Horrela, Garitaonandiak hirugarren denboraldia osatuko du Zornotzako entrenatzaile. Aurretik, beste urte bitan laguntzaile lanetan aritu zen.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!