Zirkinik Bez taldeak abesti bat konposatuko dio Zornotza saskibaloi taldeari

Anboto 2014ko mar. 14a, 09:42

Zirkinik Bez taldea zuzeneko emanaldi batean
Abesti propioa izatea “aspaldiko desioa” dela adierazi dute Zornotza saskibaloi klubetik.

 

Zirkinik Bez musika talde zornotzarrak abesti bat konposatuko dio Zornotza saskibaloi taldeari datozeen asteetan. Horrela, “aspaldiko desioa” beteko du klubak eta “eskerrak” eman dizkie musika taldeko kideei “emandako erraztasun denengatik”.

 

Zirkinik Bez taldeko guitarrista Dani Pascualek Zornotza saskibaloi klubeko gazte mailetan jokatu zuen orain urte batzuk. Pascualez gainera, Markel Atutxa bateria- jole zornotzarrak, Ander Olmo baxu-jole durangarrak, Erlantz Esparta trikitilariak eta Maialen Kaltzakorta abeslari gernikarrak osatzen dute taldea.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!