[ARGAZKI GALERIA]: 'Viajando con Apu' familiak bota du Zaldibarko sanandresetako txapligua

E.H.

Iluntze honetan, Zaldibarko San Andres jaiak hasi dira, herrian maitekiro dioten moduan, 'Neguko jaiak'. Aurten, herriko familia maitatu batek bota du txapligua: Jon Arrizabalaga gazteak eta bere tropak, 'Viajando con Apu' familiak.

(Argazkiak: Lucia Rodriguez)

Udaletxeko plaza bete-beteta zegoela hasi dute ekitaldia, herriko dantzarien erakustaldiagaz eta herriko bandera lau haizeetara astinduta. Eta jendearen aurpegian, poza. Jaiak hastearen poza, jakina, baina baita txapliguak herriko familia maitatu batek botatzeak dakarren hunkidura ere. Izan ere, Jon Arrizabalagak askotariko balentriak egin ditu familiako kideekin bizikleta gainean. Neurofibromatosia izan arren, tandem bizikleta batean lotu dituelako distantzia luzeak. Berdin Perafort eta Zaldibar (Katalunia) zein Zaldibar eta Sevilla. Erronka bakoitza gainditu du Arrizabalagak, eta herritarrek etengabe erakutsi diote babesa. Horren erakusgarri da otsailean egin zioten harrera bero eta herrikoia. 

EGITARAUA

Azaroak 27, barikua

  • 19:00 Jaien hasiera iragartzeko txapligua jaurtiko du “Viajando con Apu” familiak.
  • 19:45 Pintxo solidarioak eta DJ Josemari Olazarren, Helmugak antolatuta. Batutako dirua Danobat emakume zentroarentzat izango da.

Azaroak 28, zapatua

  • 11:00 “Jaizale” Txistulari taldearekin kalejira.
  • 11:00-13:00 Zaldibarko Arku Taldearen ate irekien jardunaldia, arku galerian.
  • 12:00-14:00 eta 18:30-20:30 Argazki erakusketa kolektiboa liburutegi zaharrean.
  • 17:30 “Mariaren kutxa magikoa” magia ikuskizuna pilotalekuan.

Azaroak 29, domeka

  • 12:00-14:00 Argazki erakusketa kolektiboa udaletxeko liburutegi zaharrean.
  • 16:30-19:30 JOKAI, Euskal mitologian oinarritutako jolasak eskolako kiroldegian.

Azaroak 30, astelehena

  • 12:00-14:00 Argazki erakusketa kolektiboa udaletxeko liburutegi zaharrean.
  • 13:00 Zaldibarko Koral Elkarteko abesbatzak elizan abestuko du jubilatuen omenez.
  • 14:00 Jubilatuen bazkaria.
  • 18:00 Olazar txapelketako pilota partidak Olazar pilotalekuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!