Zaldibarko pentsiodunak kexu, herrian pediatrarik barik eta mediku bakarragaz daudelako

E.H. 2026ko ekainaren 22a

Eguerdi honetan, osasun etxearen aurrean mobilizatu dira Osakidetzari udalerriari dagozkion osasun langileak berma ditzan eskatzeko.

Zaldibarko pentsiodunak kalera irten dira gaur, udalerriko osasun zentroan pediatrarik ez dagoela eta mediku bakarra dagoela salatzeko (Osakidetzak bi mediku dizkio esleituta udalerriari). Horrez gainera, "opor sasoia" dela eta, astebete barru "medikurik barik" gera daitezkeela ohartarazi dute: "Lanpostu hori urrira arte bete barik" geratu daitekeela diote pentsiodunek.

Era honetako protestak ez dira berriak Zaldibarren. 2024ko irailean, herritarrek behin baino gehiagotan kaleratu zuten osasun zerbitzuagatiko kezka. Irail hasieran, medikurik barik geldituko zirela jakinarazi zion Osakidetzak udalari, eta herritarrak kalera irten ziren protestan. Une hartan, Elorrioko anbulatoriora bideratu zituzten zaldibartarrak. Gerora, osasun zerbitzuek udalerrian mediku bat egongo zela iragarri zuten. Azkenik, urri hasieran, hilaren 23tik aurrera mediku bi egongo zirela jakinarazi zuten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!