Osakidetzak duela aste batzuk iragarri bezala, atzo, irailak 30, mediku bat herritarrak artatzen hasi zen Zaldibarko anbulatorioan. Orain, Osakidetzak informazio berri bat eman dio udalari. Horren arabera, urriaren 23tik aurrera, mediku bi egongo dira kontsultategian. Horrekin guztiarekin, zaldibartarrek dagokien osasun arreta berreskuratuko dute urriaren 23tik aurrera.
“Batetik, Osakidetzak mediku faltaren arazoa konpontzeko egindako lana eta borondatea eskertu nahi ditugu. Bestetik, azken aste hauetan osasungintza publikoagatiko kezkak helarazi eta kaleratu dituzten herritarrak ere eskertu nahi ditugu. Zaldibarrek, azkenean, dagokion mediku kopurua izango du berriro ere. Hau guztia berri pozgarria den arren, aurrera begira beharrezkoa deritzogu bide hau blindatzeari. Osasungintza publikoa, doakoa eta integrala bermatu behar ditugu”, azaldu du Eneritz Azpitarte alkateak.