Kaiolan Goiuri Zabaletak eta Madalen Etxegaraik neurtuko dituzte indarrak. Binaka Egigurenek eta Landak Lizeagaren eta Azpirozen kontra jokatuko dute. Irabazleak abenduaren 31n jokatu diren finaletarako sailkatuko dira.
Gaurko finalerdiak 21:00etan hasiko dira eta zuzenean ikusi ahalko dira ANBOTOren webgunean. Koldo Aldalur edo Haritz Gallastegi arituko dira esatari, eta Enrike Agirrebeitia komentarista. Antolatzaileek egindako saioek kalitatezko errealizazioa dute: hainbat kamera, errepikapenak, datuak, elkarrizketak…
![[BIDEOA ]Bernaolak eta Karregalek ezin izan dute Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketako finalera sailkatu](https://anboto.tok-md.com/argazkiak/obq/cache/1734078853_tokikom_735x413.jpg) 
                    ![[BIDEOA] Etxeberria eta Rekalde lau eta erdiko finalean daude; gaur Aingeru Bernaolaren txanda da binaka](https://anboto.tok-md.com/argazkiak/AzD/cache/1733926009_tokikom_735x413.jpg) 
                    