[BIDEOA ]Bernaolak eta Karregalek ezin izan dute Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketako finalera sailkatu

Anboto 2024ko abenduaren 13a

Fernandez eta Loza gehiago izan ziren atzoko finalerdian.

Atzoko finalerdi bietan alde handiak izan ziren. Gizonen binakakoan Aingeru Bernaola mañariarrak eta Karregalek 8-22 galdu zuten Fernandezen eta Lozaren aurka. Bigarren horiek sailkatu ziren abenduaren 31n jokatuko den finalerako. Nesken lau eta erdikoan emaitza berdinagaz irabazi zion Salsamendik Garairi (22-8) eta finalerako sailkatu zen.

Finalerdi bietako irudirik onenak BIDEOAn ikusi daitezke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!