Gizonen binakakoan Aingeru Bernaola mañariarrak eta Karregalek Fernandezen eta Lozaren kontra jokatuko dute. Emakumeen lau eta erdikoan Garai eta Salsamendi dira finalera sailkatzeko bi hautagaiak.
Joan zen eguenean gizonen lau eta erdiko finalerdiak jokatu zituzten. Lehenengoan O.Etxebarriak 22-14 irabazi zion Ibarluzeari; bigarrenean, Rekalde sailkatu zen finalerako Apaolaza menderatuta (22-17). Partidu bi horietako tantorik onenak goiko bideoan ikusi daitezke.
Zuzeneko emankizunak
Finalerdi guztiak zuzenean ikusi ahal izango dira anboto.org webgunean. Koldo Aldalur edo Haritz Gallastegi arituko dira esatari, eta Enrike Agirrebeitia komentarista. Antolatzaileek egindako saioek kalitatezko errealizazioa dute: hainbat kamera, errepikapenak, datuak, elkarrizketak… Finalak abenduaren 31n izango dira, urtero legez.