Olazar pilota txapelketa

Garai lau eta erdian eta Murua-Cuairan bikotea binaka, Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketako azken finalistak

Anboto 2023ko abenduaren 22a

Atzo Zaldibarko pilota txapelketako azken finalerdiak jokatu zituzten.

Emozio gutxiko partiduak izan ziren. Emakumeen lau eta erdian Leire Garaik 22-8 hartu zuen mendean Madalen Etxegarai. Gizonen binakako partiduan Muruak eta Cuairanek 22-6 irabazi zuten Alberdiren eta Gabirondoren aurka.

Beraz, abenduaren 31 arratsaldean Zaldibarko Olazar pilotalekuan jokatuko diren finalak honako hauek dira: gizonen lau eta erdian: Amiano-Etxebarria; emakumeen lau eta erdian: Gaminde-Garai; gizonen binakakoan: Murua-Cuairan / Zubizarreta-Lizeaga.

- Emakumeen lau eta erdiko eta gizonen binakako atzoko finalerdien zuzeneko emankizuna LOTURA HONETAN  ikusi daiteke.

- Emakumeen lau eta erdiko eta gizonen binakako lehen finalerdien zuzeneko emankizuna LOTURA HONETAN ikusi daiteke.

- Gizonen lau eta erdiko finalerdien zuzeneko emankizuna LOTURA HONETAN ikusi daiteke.

- Olazar txapelketako jardunaldi guztiei buruzko informazioa, berriz, LOTURA HONETAN eskuratu daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!