Olazar pilota txapelketa

[ZUZENEKOA] Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketako finalerdien zuzeneko emankizuna

Anboto 2023ko abe. 14a, 21:25

21:30etik aurrera finalerdi bi jokatuko dituzte. Emakumeen lau eta erdikoan Zabaletak Gaminderen kontra jokatuko du.Ondoren, gizonen binakakoan, Zubizarreta-Lizeaga eta Ariztegi-Apeztegia bikoteen arteko partidua hasiko da.

Zaldibarko Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketako antolatzaileek zuzeneko emankizunak egiten dituzte eguenero. Youtube-n ez ezik, ANBOTOren webgunean ere jarraitu ahal dira emankizunak. Aritz Gallastegi kazetaria izan ohi da esataria eta Enrike Agirrebeitia komentarista.

Joan zen astean gizonen lau eta erdiko finalerdi biak jokatu zituzten. Partidu biak oso lehiatuak izan ziren. Lehenengoan, U.Amianok ozta-ozta irabazi zion Irribarriari: 22-21. Bigarrenean, Etxebarriak 22-18 menderatu zuen Apezetxea. Partidu horien zuzeneko emankizuna LOTURA HONETAN ikusi daiteke. Olazar txapelketako jardunaldi guztiei buruzko informazioa, berriz, LOTURA HONETAN eskuratu daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!