Olazar pilota txapelketa

[ZUZENEKOA] Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketako finalerdien zuzeneko emankizuna

Anboto 2023ko abe. 7a, 21:25

21:30etik aurrera lau t'erdiko finalerdi biak jokatuko dituzte. Lehenengo Irribarriak U.Amianoren kontra jokatuko du. Ondoren, Apezetxearen eta Etxeberriaren arteko neurketa hasiko da.

Zaldibarko Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketako antolatzaileek zuzeneko emankizunak egiten dituzte eguenero. Youtube-n ez ezik, ANBOTOren webgunean ere jarraitu ahal dira emankizunak. Aritz Gallastegi kazetaria izango da esataria eta Enrike Agirrebeitia komentarista. 

Olazar txapelketako jardunaldi guztiei buruzko informazioa LOTURA HONETAN eskuratu daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!