Olazar pilota txapelketa

[ZUZENEKOA] Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketako finalerdien zuzeneko emankizuna

Anboto 2023ko abe. 21a, 21:25

21:30etik aurrera finalerdi bi jokatuko dituzte. Emakumeen lau eta erdikoan Etxegaraik Garairen kontra jokatuko du. Ondoren, gizonen binakakoan, Murua-Cuairan eta J.Alberdi-Gabirondo bikoteen arteko partidua hasiko da.

Gaur jakingo dira Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketako azken finalistak. Gainerakoak erabakita daude. Gizonen lau eta erdikoan U.Amianok eta Etxebarriak jokatuko dute abenduaren 31ko finala. Emakumeen lau eta erdikoan Gaminde sailkatuta dago. Gizonen binakakoan Zubizarreta eta Lizeaga ere finalean daude.

Zuzenean ANBOTOren webgunean

Zaldibarko Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketako antolatzaileek zuzeneko emankizunak egiten dituzte eguenero. Youtube-n ez ezik, ANBOTOren webgunean ere jarraitu ahal dira emankizunak. Aritz Gallastegi kazetaria izan ohi da esataria eta Enrike Agirrebeitia komentarista. 

- Emakumeen lau eta erdiko eta gizonen binakako lehen finalerdien zuzeneko emankizuna LOTURA HONETAN kusi daiteke.

- Gizonen lau eta erdiko finalerdien zuzeneko emankizuna LOTURA HONETAN ikusi daiteke.

- Olazar txapelketako jardunaldi guztiei buruzko informazioa, berriz, LOTURA HONETAN eskuratu daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!