Olazar pilota txapelketako finalerdiak ANBOTOren webgunean zuzenean ikusgai, gaur

Anboto 2022ko abe. 22a, 10:00

Gaur Olazar txapelketako finalerdietako partiduak jokatuko dituzte. 21:30etik aurrera lau eta erdiko eta binakako partidu bana egongo dira. Lau eta erdian eta emakumeetan, Aldaik eta Larrartek neurtuko dituzte indarrak. Binaka eta gizonetan, Igoak eta Ugartemendiak Muruaren eta Eskuzaren kontra jokatuko dute. Irabazleak finalera sailkatuko dira.

Zaldibarko Olazar pilota txapelketako antolatzaileek zuzeneko emankizunak egiten dituzte eguenero. Youtube-n ez ezik, ANBOTOren webgunean ere jarraitu ahalko dira emankizunak. Koldo Aldalur kazetari ezaguna izan ohi da esataria (gaur Aritz Gallastegi kazetaria ariko da) eta Enrike Agirrebeitia komentarista.

Joan zen asteko finalerdia

Joan zen astean finalerdi bi jokatu ziren. Emakumeen lau eta erdikoan Arrizabalagak 22-8 irabazi zion Garairi eta finalerako sailkatu zen. Binaka eta gizonetan, De la Fuentek eta Aldabek 22-15 menderatu zuten orain urte bi Olazar txapelketa irabazitako Mata-Irurita bikotea. Ondorioz, De La Fuente eta Aldabe sailkatu ziren finalera.

Gizonen lau eta erdiko finalerdiak orain aste bi jokatu ziren. Zubizarretak 22-8 menderatu zuen Irribarria eta Ariztegik 22-16 irabazi zion Egigureni. Ondorioz, Zubizarretak eta Ariztegik jokatuko dute finala.

Olazar txapelketako finalak abenduaren 31n, 16:00etan, hasiko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!