Olazar pilota txapelketako finalerdiak ANBOTOren webgunean zuzenean ikusgai, gaur

Anboto 2022ko abe. 8a, 10:00

Gaur Olazar txapelketako finalerdiak hasiko dira. 21:30etik aurrera lau t'erdiko partidu bi egongo dira ikusgai: Irribarria Zubizarretaren aurka eta Ariztegi Egigurenen kontra. Irabazleak finalera sailkatuko dira. Abenduaren 15ean eta 22an binakako finalerdiak jokatuko dira gizonetan nahiz emakumeetan.

Zaldibarko Olazar pilota txapelketako antolatzaileek zuzeneko emankizunak egiten dituzte eguenero. Youtube-n ez ezik, ANBOTOren webgunean ere jarraitu ahalko dira emankizunak. Koldo Aldalur kazetari ezaguna izan ohi da esataria (gaur Aritz Gallastegi kazetaria ariko da) eta Enrike Agirrebeitia komentarista.

Joan zen asteko jardunaldia

Joan zen asteko jardunaldian, Ariztegik 22-11 irabazi zion Aranbarriri. Ariztegi 10-1 aurreratu zen eta partidu amaierara arte aldeari eutsi zion. Binaka, De la Fuentek eta Aldabek 22-8 menderatu zituzten Senar eta Oliden. Kasu honetan ere irabazleak jaun eta jabe izan ziren hasiera-hasieratik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!