Olazar pilota txapelketako jardunaldia ANBOTOren webgunean zuzenean ikusgai, gaur

Anboto 2022ko abe. 1a, 10:00

21:30etik aurrera lau t'erdiko eta binakako partidu bana egongo dira ikusgai. Kaiolan Ariztegik eta Aranbarrik neurtuko dituzte indarrak. Binaka De la Fuentek eta Aldabek Senarren eta Olidenen kontra jokatuko dute.

Zaldibarko Olazar pilota txapelketako antolatzaileek zuzeneko emankizunak egiten dituzte eguenero. Youtube-n ez ezik, ANBOTOren webgunean ere jarraitu ahalko dira emankizunak. Koldo Aldalur kazetari ezaguna izan ohi da esataria (gaur Aritz Gallastegi kazetaria ariko da) eta Enrike Agirrebeitia komentarista. 

Joan zen asteko jardunaldia

Joan zen asteko jardunaldian, Irribarriak 22-14 irabazi zion Kortazarri. Partiduko lehenengo erdia berdindua izan zen (12-11), baina bigarren zatian gehiago izan zen Irribarria.

Binaka Igoak eta Ugartemendiak 22-13 menderatu zituzten Etxaniz eta Loza. Kasu honetan ere oso pareko ibili ziren hasieran (12-10), baina bigarren erdian irabazleak ia zuzenean joan ziren 22ra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!