Olazar pilota txapelketaren barruan Faben Ituartek jokatuko du gaur eta ANBOTOren webgunean zuzenean ikusi ahalko da

Anboto 2022ko aza. 17a, 08:00

21:30etik aurrera lau t'erdiko eta binakako partidu bana egongo dira ikusgai. Kaiolan Faben Ituarte atxondarrak eta Iker Egigurenek neurtuko dituzte indarrak. Binaka Matak eta Iruritak Olaetxearen eta Lizeagaren kontra jokatuko dute.

Zaldibarko Olazar pilota txapelketako antolatzaileek zuzeneko emankizunak egiten dituzte eguenero. Youtube-n ez ezik, ANBOTOren webgunean ere jarraitu ahalko dira emankizunak. Koldo Aldalur kazetari ezaguna izan ohi da esataria (gaur Aritz Gallastegi kazetaria ariko da) eta Enrike Agirrebeitia komentarista. 

Joan zen asteko jardunaldia

Joan zen asteko jardunaldian, Aranbarrik 22-6 irabazi zion A.Egigureni kolore askorik bako partidurik. Binaka Senarrek eta Olidenek 22-11 menderatu zituzten Elola eta Gabirondo. Kaus honetan ere, irabazleak hasiera-hasieratik hartu zuten aldea (4-2 / 9-3 / 15-7).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!