Olazar pilota txapelketako zazpigarren jardunaldia ANBOTOren webgunean zuzenean ikusgai, gaur

Anboto 2022ko aza. 3a, 10:00

21:30etik aurrera lau t'erdiko eta binakako partidu bana egongo dira ikusgai. Kaiolan Amianok eta Altunak neurtuko dituzte indarrak. Binaka Muruak eta Eskuzak De la Fuenteren eta Lazkozen kontra jokatuko dute.

Zaldibarko Olazar pilota txapelketako antolatzaileek zuzeneko emankizunak egiten dituzte eguenero. Youtube-n ez ezik, ANBOTOren webgunean ere jarraitu ahalko dira emankizunak. Koldo Aldalur kazetari ezaguna izango da esataria eta Enrike Agirrebeitia komentarista. 

Seigarren jardunaldia

Joan zen asteko jardunaldian, Kortazarrek 22-14 irabazi zion Rekalderi. Hasiera parekatuaren ostean (8-7), Kortazarrek 10-1eko partziala lortu eta partidua hautsi zuen.

Binaka, Etxanizek eta Lozak 22-15 menderatu zituzten A.Etxebarria eta Ibarloza. Kasu honetan ere berdinduta ibili ziren partidu erdira arte (10-11) eta bigarren zatian hobeto aritu ziren irabazleak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!