Olazar pilota txapelketako zotzigarren jardunaldia ANBOTOren webgunean zuzenean ikusgai, gaur

Anboto 2022ko aza. 10a, 10:00

21:30etik aurrera lau t'erdiko eta binakako partidu bana egongo dira ikusgai. Kaiolan Egigurenek eta Aranbarrik neurtuko dituzte indarrak. Binaka Elolak eta Gabirondok Senarren eta Olidenen kontra jokatuko dute.

Zaldibarko Olazar pilota txapelketako antolatzaileek zuzeneko emankizunak egiten dituzte eguenero. Youtube-n ez ezik, ANBOTOren webgunean ere jarraitu ahalko dira emankizunak. Koldo Aldalur kazetari ezaguna izan ohi da esataria (gaur Aritz Gallastegi kazetaria ariko da) eta Enrike Agirrebeitia komentarista. 

Joan zen asteko jardunaldia

Joan zen asteko jardunaldian, Amianok 22-18 irabazi zion Altunari. Hasieran, Altuna aurretik joan zen (3-5). Ondoren, Amianok partiduari buelta eman zion (13-8) eta hortik amaierara aldeari eustea lortu zuen.

Binaka, Muruak eta Eskuzak 22-17 menderatu zituzten De la Fuente eta Lazkoz. Partiduko gakoa hasieran egon zen, irabazleek alde handia hartu zuten eta: 10-2.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!