[ZUZENEKOA] Olazar pilota txapelketako seigarren jardunaldiaren zuzeneko emankizuna

Anboto 2022ko urr. 27a, 21:25

Kaiolan Rekaldek eta Kortazarrek neurtuko dituzte indarrak. Binaka A.Etxebarriak eta Ibarlozak Etxanizen eta Lozaren kontra jokatuko dute.

Zaldibarko Olazar pilota txapelketako antolatzaileek jardunaldien zuzeneko emankizunak egiten dituzte. Youtube-n ez ezik, ANBOTOren webgunean ere jarraitu daitezke. Koldo Aldalur kazetari ezaguna da esataria (gaur Haritz Gallastegi kazetaria ari da esatari) eta Enrike Agirrebeitia komentarista. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!