Olazar pilota txapelketako seigarren jardunaldia ANBOTOren webgunean zuzenean ikusgai, gaur

Anboto 2022ko urr. 27a, 10:00

21:30etik aurrera lau t'erdiko eta binakako partidu bana egongo dira ikusgai. Kaiolan Rekaldek eta Kortazarrek neurtuko dituzte indarrak. Binaka Karregalek eta Ibarlozak Etxanizen eta Lozaren kontra jokatuko dute.

Zaldibarko Olazar pilota txapelketako antolatzaileek zuzeneko emankizunak egiten dituzte eguenero. Youtube-n ez ezik, ANBOTOren webgunean ere jarraitu ahalko dira emankizunak. Koldo Aldalur kazetari ezaguna izango da esataria eta Enrike Agirrebeitia komentarista. 

Bosgarren jardunaldia

Joan zen asteko jardunaldian, Faben Ituarte atxondarrak 22-11 irabazi zion Urigoitiari. Hamaikanako berdinketaren ostean, Ituarte zuzenean joan zen 22ra. Binaka, Olaetxeak eta Lizeagak 22-12 menderatu zituzten Rekalde eta Odriozola.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!