Zaldua saskibaloi taldeak igoerarekin ospatu du 40.urteurrena

Joseba Derteano 2018ko api. 21a, 18:47
Zalduako jokalariak hatzamarra jasota Lehenengo Erregionaleko taldea direla adieraziz.

Mutilen taldea berreskuratu zutenetik lehenengo igoera da.

Zaldibarko kiroldegian jai handia prestatu dute Zaldua saskibaloi taldea sortu zela 40 urte bete direla ospatzeko eta mutilen taldeak ekarpen ezinhobea egin dio egunari. Ligako partidua irabazi eta mailaz igo da. Zalduak 68-49 menderatu du Unkinako taldea. Hurrengo denboraldian Lehenengo Erregionalean jokatuko du.

Zalduako jokalariak igoera ospatzen:

 

 

Ostean, jokalari gazteak eta beteranoak  uztartzen zituen emakumeen partidua hasi da:
 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!