Koikili Lertxundi: "Ezin dut gertatu denarekiko atsekabea eta sumina ezkutatu"

Anboto 2012ko api. 16a, 13:44
Iñigo Cabacasen heriotzaren inguruko bere iritzia argitaratu du Athletic taldeko jokalari Koikili Lertxundik

Iñigo Cabacasen heriotzaren inguruko bere iritzia argitaratu du Athletic taldeko jokalari Koikili Lertxundik. Berak kudeatzen duen Itzarri Consulting enpresako blogean jakinarazi du bere ustea


“Cabacasen gurasoek eta lagunek gazte basauritarraren lotura politikoak ezeztatu behar izan dituzte eta horrek gehiago sumintzen nau: Zelan onartu daiteke, pertsona maitatu bat kendu dietenean, horrek eragiten duen shock psikologikoaz, minaz eta ezintasunaz gainera, horrelako egoera bat sufritu behar izatea?”, galdetu du Lertxundik.


\"\"Otxandiarrak salatu duenez, “hedabide batzuk justizia bilatu beharrean, herri honetan oso ezagunak ditugun bertsioetara desbideratu dute harreta; ordena publikoaren zaindariei erantzukizuna kentzeko bertsioa sostengatu dute lehenengo albistetik, benetan gertatu zena ikertzen hasi aurretik”.


Gertatutakoa “hain da larria” Lertxundiren iritziz, “berdin dela Herriko Taberna, Batzoki edo ‘Casa del Pueblo’ batean gertatu izana; berdin da bi lagunen arteko borrokak horrelako egoera bat sustatu badu, poliziak probokazioak izan baditu edo pertsona hori ideologia batekoa edo bestekoa bada. Behinena da, pertsona bat, Iñigo Cabacas izenekoa, zeinari futbola gustatzen zitzaion, bizia kendu diotela egun handi bat ospatzen ari zenean. Hori da garrantzitsuena, hori da albistea”.


Oraindik, ordena publikoa bermatzeko “jardunbide jakin batera” ohituta gaudela uste du, zeinaren bidez gertatu diren moduko egoerak “aurreikusi beharrean, egoera jakin batzuetan disoluzio protokoloa exekutatzea aprobetxatzeko joera duena”.


Horregatik guztiagatik “nire babesa eta hurbiltasuna berretsi eta justizia eskatzen dut”.

 

Iritzi osoa irakurtzeko (gazteleraz)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!