Ertzaintzaren Bilboko karga motibatu zuelakoan Abadiñoko gazte bat atxilotu dute

Anboto 2012ko api. 12a, 08:45

Iñigo Cabacas Basauriko gaztearen heriotza ekarri zuen Ertzaintzaren kargaren aurretik, ustez borrokan ibili ziren gazte bi atxilotu ditu Ertzaintzak, Abadiñoko bat eta Bilboko bat. Hurrenez hurren, 26 eta 22 urteko gazteek Atheltic-Schalke 04 futbol partidua amaitu ondoren izandako liskarretan parte hartu zutela egotzi diete. Sare sozialetan atxiloketak muntaia direla kritikatzen ari dira: #iñigocabacas

Iñigo Cabacas Basauriko gaztearen heriotza ekarri zuen Ertzaintzaren kargaren aurretik, ustez borrokan ibili ziren gazte bi atxilotu ditu Ertzaintzak, Abadiñoko bat eta Bilboko bat. 22 eta 26 urteko gazteek Atheltic-Schalke 04 futbol partidua amaitu ondoren izandako liskarretan parte hartu zutela egotzi diete. Sare sozialetan atxiloketak muntaia direla kritikatzen ari dira: #iñigocabacas

 

Bilboko Maria Diaz de Haro eta Licenciado Poza kaleetan izan ziren gertaerak. Ertzaintzak jakin eragin duenez,  hainbat herritarrek dei egin zuten Ertzaintzara lurrean etzanda pertsona bat zegoela eta borroka egon zela esanez. Dei horiei erantzunez bertaratu zen Ertzaintza. Ertzaintzaren oldartzeak ekarri zuen Cabacasen heriotza, 28 urteko gaztearen buruan jo zuen erabilitako gomazko pilota batek mediku forenseen txostenak argitu duenez, eta hainbat egun koman egon ondoren, astelehenean hil zen Cabacas izandko zaurien eraginez.

 

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak xehetasun gehiago emango ditu gaur goizean Iñlgo Cabacasen heriotzaren inguruan, baina, atzo, Radio Euskadin emandako elkarrizketan aurreratu zuenez, posible da ertzainek "arduragabekeriaren bat" egitea, eta Aresek berretsi zuen ikerketa "azken muturreraino" eramango dutela.

 

Aresen dimisioa eskatu dute hainbat alerdi politikok. Bestalde, Athleticeko peñek "martxa isila" antolatu dute iganderako, Iñigo Cabacasen alde. Athletic eta Mallorcaren arteko partida baino ordu eta erdi lehenago hasiko da, Moyua plazan, 16:30ean, eta San Mames futbol zelaian amaituko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!