Herrizaingo sailaren eta Ertzaintzaren kontrako pintadak salatu ditu Udalak

Anboto 2012ko api. 16a, 08:39

Hainbat ibilgailutan zein Alde Zaharreko fatxada eta saltokitan egindako pintadak salatu ditu Udalak. Iñigo Cabacasen heriotzagaitik protesta egiteko pintadak bariku goizaldean agertu ziren

Hainbat ibilgailutan zein Alde Zaharreko fatxada eta saltokitan egindako pintadak salatu ditu Udalak. Iñigo Cabacasen heriotzagaitik protesta egiteko pintadak bariku goizaldean agertu ziren. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren eta Ertzaintzaren kontrakoak izan dira.

 

Hilabete honetan bigarrenez agertu dira pintadak herrian, eta arduradunek azaldu dutenez era horretako portaerak salatu gura izan ditu: " Esfortzu oso garrantzitsua egiten ari garagure kale eta eraikinak garbi mantentzeko, datozen bisitari eta turistei herri garbi eta duina eskaintzeko", azaldu dute ohar baten.

 \"\"

Martxoaren 29an, greba orokorrarekin batera, "intada ugarigaz eraso egin zituzten Elorrioko eraikin publiko eta pribatuak". Azaldu dutenez, "oso agresiboa" den tratamendua erabiliz garbitu zituzten pintadak, "herriko ondarea kaltetuz". Orduan egindako pintadak garbitzeko 2.500 euro ordaindu behar izan zituen udalak, eta oraingo honetan garestiago aterako dela uste dute. 

 

Herritargiaren zati baten portaera horrek "kezka" sortzen du gobernu taldean: "Azken boladan gure eraikin eta kaleak asko errespetatu dira, baina, bapatean, azken hilabetean, birritan agertu da gure herria pintadez josita", azpimarratu jeltzaleek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!