Gazte bat atxilotu dute, Cabacasen heriotza salatu eta gero ez identifikatzeagatik

Anboto 2012ko api. 10a, 18:59

Iñigo Cabacasen heriotza salatzeko pankarta bat jartzeagatik, Ertzaintza hiru gazte identifikatzen saiatu da. Bat ez da identifikatu eta Durangoko Ertzain-etxera eroan dute

Iñigo Cabacasen heriotza salatzeko pankarta bat jartzeagatik, Ertzaintza hiru gazte identifikatzen saiatu da. Bat ez da identifikatu eta Durangoko Ertzain-etxera eroan dute.

 

Hiru gazte Iñigo Cabacasen heriotza salatzeko pankarta bat jartzen ibili dira Elorrion, Gaztetxearen aurrealdean. Ertzaintza bertaratu da, eta gazteak identifikatzeari ekin dio. Batek ez du bere burua identifikatu, eta atxilotu egin dute, lekukoek adierazi dutenez.

 

Gero, ertzainak Gaztetxera ere sartu dira, eta zenbait pankarta eroan dituzte bertatik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!