Kantabriako Gomur taldeak ofizial egin du Mikel Bizkarra mañariarrak eurekin lehiatuko duela aurten. Asteburu honetan bertan egin du debuta Aiztondon, Espainiako Kopako lasterketa batean eta 19. amaitu du: “Ez ditut sentzazio oso onak izan, baina asko gozatu dut”, adierazi du Bizkarrak. Gogorrena egin zaiona lasterketako erritmora moldatzea izan da: "Profesionaletan erritmo gogor konstante bat egoten da. Orain diferentea da: bat-batean erritmo bizitu eta erasoak egoten dira eta segidan erritmo geldiagoa berriro. Boladaka bizitzen da erritmoa, erasoak ematen direnean. Baina pozik eta gustura sentitu naiz", dio.