Aitor Elordik binakako txapelketa nagusia jokatuko du lehenengoz eta Zabaletagaz osatuko du bikotea

Anboto 2022ko aza. 22a, 12:22

Gaur aurkeztu dute binakako txapelketa nagusia Iruñeko Baluarten.

Aitor Elordik azken aldian eman duen gorakada ez da oharkabean igaro eta Aspek binakako txapelketa nagusian sartu du lehenengoz. Horixe izan da gaur aurkeztu duten txapelketako nobedadeetako bat. Gainera, Jose Javier Zabaleta izango du bizkarzain, gaur eguneko atzelaririk onenetakoa.

Pilotari mallabitarrak datorren asteko eguaztenean jokatu du estreinako partidua Eibarko Astelenan. Elordik eta Zabaletak Altuna III.a eta Tolosa izango dituzte kontrario. Bigarren partidua, berriz, Zornotzako pilotalekuan jokatuko du. Abenduaren 2an izango da, 22:00etan: Elordi eta Zabaleta Ezkurdiaren Martijaren kontra.

Lau t'erdian, bikain

Amaitu berri den lau t'erdiko txapelketan bikain aritu da Elordi. Txapelketa osoan partidu bakarra galdu zuen. Ligaxkan partidu denak irabazi zituen. Finalerdietan Altunaren kontra galdu eta finaletik kanpo geratu zen. Ondoren, Peio Etxebarria menderatu zuen hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partiduan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!