Elordik ezin izan du lau eta erdiko finalerako txartela eskuratu

Igor Galarza / Ekaitz Herrera 2022ko aza. 6a, 18:51

Mallabitarrak 22-7 galdu du arratsalde honetan Jokin Altunaren kontra jokatutako finalaurrekoa.

Aitor Elordiri pausotxo bat baino ez zaio falta izan kaiolako finalera iristeko. Pilotari mallabitarrak Jokin Altuna amezketarraren kontra jokatu du gaur finalerako txartela, baina ezin izan du txapelketan aurrera egin. Altunak 22-7 irabazi du Bilboko Bizkaia frontoian jokatutako partida. Norgehiagoka 2-2 hasi da, eta itxuraz hasiera lehiatua behar zuena Altunaren lehen zati ona izan da. Amezketarra 12-6ko aldeagaz ailegatu da lehenengo atsedenaldi luzera. Mallabitarrak ale ederrak utzi dituen arren, ezin izan dio erritmoz berdindu. Bigarren atsedenaldira arteko jokoa ere bide beretik joan da. 10-1eko partzialagaz eta 11 tantoko abantailagaz. Hortik aurrera, Altuna zuzenean ailegatu da 22. tantora.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!