Mozorro lehiaketa eta erromeria martxoaren 4an

Anboto 2014ko ots. 23a, 09:00
Ansorregi, Larrañaga eta Lutxurdioren erromerian etenaldia egin, eta mozorro onenak sarituko dituzte

 

Mallabiko Udaleko Kultura Batzordeak mozorro lehiaketa antolatu du martxoaren 4rako. 12 urtetik beherakoek, bakarka edo bikoteka, 60 euroko sari nagusia eta 30 euroko bigarren saria jaso dezakete. Taldeka, berriz, 120 euro eroango dute irabazleek, eta 60 bigarren taldeak. 

12 urtetik gorakoentzako ere sariak aurreikusi dituzte. 100 euro lehenengoari eta 50 euro bigarrenari, bakarka edo binaka lehiatuz gero. Taldeka, irabazleak 200 euro jasoko ditu, eta bigarren taldeak 100 euro.  

Txokolatadan bilduko dira Mallabia I kirol etxean, 17:00etan. 17:30etik 20:30era erromeria doinuekin giroa alaituko dute Ansorregik, Larrañagak eta Lutxurdiok. 19:00etan etenaldia egingo dute mozorro lehiaketako irabazleak nortzuk diren esateko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!