Inauterietako jaia egingo dute Herriko tabernan

Anboto 2014ko ots. 23a, 09:00
Martxoaren 1ean inauterietako jaia ospatuko dute Garaiko Herriko tabernan. Afaria, jolasak eta musika eskainiko dituzte, eta jaiaz gozatzera animatu dituzte herritarrak.

 

Tabernako arduradunek azaldu dute aurtengoa hirugarren edizioa izango dela, eta aurreko urteetan izandako harrera kontuan hartuta antolatu dute. Giro ona sortzen dela esan dute.

21:30ean ipini dute afaltzen hasteko ordua. Ostean, jolas batzuk, opariak eta sorpresak egongo direla aurreratu dute.  Gero, DJ batek ipinitako musikagaz dantzaldia egingo dute. 

Mozorroaren jaian parte hartu gura dutenek telefonoz eman ahal dute izena, tabernara bertara deituta, 946 812 580 zenbakira. Arduradunek esan dute 40 euro ordaindu beharko direla afariaren eta jaiaren truke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!