Kalejirak eta lehiaketak inauteriez gozatzeko

Hainbat herritan inauterietarako egitarau berezia prestatu dute; mozorroa prestatzeko unea iritsi da

 

Inauterietan mozorrotzeko proposamen ugari daude Durangaldean. Durangon, Surrandi eta Hartzaren konpartsak jai giroz beteko ditu kaleak, eta, 18:15ean, Merkatu plazatik abiatuko da, Kriskitin dantza taldearen, Jaizale txistulari elkartearen eta Tabira Musika Bandaren ekimenez. Martxoaren 2an, adinekoentzako dantzaldia antolatuko dute, L´Atelierrek girotuta, Landako kiroldegian. Martxoaren 4an, umeentzako parkea prestatuko dute Landako Gunean. Oihan Vega DJak musika jarriko dio Gazte diskotekari.

Berrizen, otsailaren 28an, dantzaldia egingo dute, arratsaldean, pilotalekuan. Martxoaren 1ean, berriz, kuadrillak kalejiran irtengo dira arratsaldean. Mozorro lehiaketa ere egingo dute, eta, ondoren, afaritarako elkartuko dira. 

Andraband batukada taldea tabernaz taberna abiatuko da, gaur arratsaldean, Mallabian. Denak mozorrotuta joateko gonbita luzatu dute antolatzaileek. Gaia komikiak izango da. Mozorrorik eta girorik onena sortzen duen taldeak saria jasoko du. 

Elorriarrek martxoaren 4an izango dute mozorrotzeko eguna. Goizean umetxoen dantzak, jolasak, desfilea eta gazte parkea prestatuko dituzte. Arratsaldean, gazte parkean, txokolatadan eta erromerian gozatzeko aukera eskainiko dute. 

Bazkaritarako batuko dira Iurretarrak inauterietako zapatua ospatzeko. Hilaren 4an, Urtaroak...Vivaldiren begietatik antzezlana izango da Ibarretxen.

Mozorrotuen txokolatada batekin hasiko dute Abadiñon udalak antolatutuako ihauterietako jai-egitarauari. Horrez gain, martxoaren 1etik 4ra bitartean  Taberma Mozorrotuen  Lehiaketan parte hartutako  zazpi lokalak  ihauteri giroz jantziko dira, Ima Zapardiez Kultura arloko zinegotziak esan duenez.

Traña-Matiena IGEak bultzatuta, txokolate jana izango dute 16:30ean Matienako frontoira hurreratuko direnek, eta, ondoren, DJ baten saioa egongo da. Mozorro orijinalenak be sarituko dituzte. Horrez gain. 19:00etan  Zelaietako kaleak alaituko ditu Sugarri txarangak.

Iruñako Batzarre txaranga kalejiran ibiliko da  Traña-Matienan 19:00etatik aurrera; eta,  22:00etarako erromeria antolatu dute. Martxoaren 4an, berriz, Txanogorritxu Rock  taldeak haurrentzako ikuskizun bat eskainiko du Zelaietako probalekuan.

 

Erlazionatuak

DURANGOKO ARATUSTEAK / KARNABALAK

Erabiltzailearen aurpegia Herririk herri

Jo zortziko karnabal ai, tanbolitero jendeak jakin da(g)ian zer datorren gero, Aratusteak dira sei egunez-edo, jai egiteko onak gura izan ...
Zapatu karnabaleko bazkarirako izena emateko azken egunak

Iurreta

Herri bazkaria antolatu du 'Zapatu Karnabal'erako Aitte San Migel jai batzordeak, eta izena emateko epea otsailaren 27ra arte dago zabalik.
Inauterietako jaia egingo dute Herriko tabernan

Garai

Martxoaren 1ean inauterietako jaia ospatuko dute Garaiko Herriko tabernan. Afaria, jolasak eta musika eskainiko dituzte, eta jaiaz gozatzera animat...
Mozorro lehiaketa eta erromeria martxoaren 4an

Mallabia

Ansorregi, Larrañaga eta Lutxurdioren erromerian etenaldia egin, eta mozorro onenak sarituko dituzte
Inauterietako lehiaketa

Abadiño

Herria inauterietarako girotzeko hirugarren urtez antolatu du Abadiñoko Udalak 'taberna mozorrotuen lehiaketa'. Parte hartu gura duten ostalariek o...
Durangaldeko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak whatsapp bitartez jaso gura dituzu? Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.