Bakoitzak gogoko gaia aukeratu, eta taberna eta jatetxeetan haratuste giroko dekorazioa jartzea da lehiaketa honen helburua. Lehiaketaren irabazlea aukeratzeko, apainketen orijinaltasuna, sarrerako dekorazioa, edota barrako langileen mozorroak baloratuko ditu epaimahaiak.
Denera 950 euro banatuko ditu udalak saritan; 500 euro eta garaikurra jasoko ditu epaileek irabazle hautatzen duten taberna edo jatetxeak, 330 bigarren sailkatuak, eta 150 hirugarrenak.
Iaz Hostal San Blasek eraman zuen lehenengo saria. Peter Pan ipuinean girotu zuten zuten taberna hori.