"Sistemak ez du lehenesten emakumeon segurtasuna"

"Sistemak ez du lehenesten emakumeon segurtasuna"

Ainhoa Olasok, ikaslea eta Bilgune Feministako kidea, sanferminetako talde bortxaketaren egileak aske uzteko erabakiaren inguruko iritzia plazaratu du.

Erabaki honek argi uzten du sistema judizialak ez duela emakumeon segurtasuna lehentasunez hartzen. Baina hau beste kasu bat besterik ez da, egunero sufritzen dugun indarkeria guztiaren aurkako borrokan kokatzen duguna.

Hala eta guztiz ere, ez dugu borroka feminista diskurtso punitibistak indartzeko erabiltzerik nahi. Jendarte feminista bat eraikitzeko etorri da Euskal Herriko mugimendu feminista.

Gainera, garrantzia eman nahi diogu erasoa jasan duen emakumeari, protokoloetan azken aldi honetan bereziki lantzen ari garen kontua da hau. Zein erantzun eman behar zaio bortxatu egin duten emakume bati? Eta, are gehiago, justiziak emakumearen hitza kontuan hartu ez duenean?

Horregatik, instituzioek apustu ausarta egin beharko lukete, eta logika patriarkarragaz hausteko konpromisoa hartu.

Erlazionatuak

“Errealitate sozialaren eta justiziaren artean dagoen distantziaren konfirmazio bat da autoa”

Durango

Besteak beste, salaketa faltsuen mitoari buruzko berbaldiak eman izan ditu Reyes Goikoetxea Langarika abokatuak (Durango, 1976). Joan zen asteko au...
"Argi erantzun digute emakumeoi, masiboki piztu den olatuari"

Zornotza

Miren Larreak, antzerkilaria, sanferminetako talde bortxaketaren egileak aske uzteko erabakiaren inguruko iritzia plazaratu du.
"Justizia hau bada, ez da gurea, eta hauxe da gerra"

Zaldibar

Ainhoa Zabarte kazetaria, sanferminetako talde bortxaketaren egileak aske uzteko erabakiaren inguruko iritzian.