Izurtzako jaietako bigarren eta azken asteburua Gertufest jaialdiarekin hasi dute. Zuzeneko musika, artisauen postuak, artisten ikuskizunak, umeentzako jolasak, jan-edanerako postua… denetarik izan da Santo Tomas parkean. Korrala sormen guneari, Izurtzako Udalari eta hainbat herritarri esker aurten lehenengoz antolatu duten ekimena da.
Bihar eta etzi ere badago zertaz gozatua. Bihar tortilla txapelketa eta Luhartzen erromeria izango dira, besteak beste.
Izurtzako jaietako egitaraua LOTURA HONETAN.