Izurtzako jaiei hasiera eman dien txupinazoa gaur, 20:00etan, bota dute. Bihar itsaski apella lehiaketa egingo dute, besteak beste. Domekan, berriz, San Ageda ermitaren bueltan egongo da jaia, esaterako, Iurreta Dantza Taldearen saioarekin. Lehenengo asteburuko erromeria Lotxo taldeak eskainiko du.
Hona hemen jaietako egitarau osoa:
IRAILAK 2, BARIKUA
20:00 Txupinazoa eta trikipoteoa.
IRAILAK 3, ZAPATUA
12:30 Itsaski paella lehiaketa.
13:30 Enkartelada.
14:30 Platerren aurkezpena.
15:00 Herri bazkaria.
18:00 Karaoke.
IRAILAK 4, DOMEKA, SANTA AGEDA EGUNA
10:00 Kalejira Jaizale-rekin.
12:00 Iurretako Dantza Taldea.
14:30 Herri bazkaria.
16:30 Manbo bingo.
18:30 Lotxo taldea.
IRAILAK 8, EGUENA
16:00 Umeentzako jolasak eta txokolatada.
IRAILAK 9, BARIKUA
17:00 Gertufest Santo Tomas parkean.
Egongo diren artisauak: art-Izar, Birak, Mai Mai sorkuntza, Kukupraka, Amalur, Aromatika shop, ANE, Agurtzane Telleria Larrañaga, Airean hula-hoop, eskuARTE, Biezko, Aratz Azpiri, Kenika, Warmi Lurra.
Egongo diren artistak: Las Paralelas antzerki konpainiak El Golpe ikuskizuna aurkeztuko du; Parena taldeak Siroko clown ikuskizuna; Joni Txintxes eta Billi Ladillas (musika); Txarli (zuzeneko grafittiak); Jammers (dantza urbanoak); Bagara kolektiboa (dantza garaikidea); Maite Lopez eta Gorka Madrazo (umorezko bakarrizketak).
IRAILAK 10, ZAPATUA
19:00 Tortilla txapelketa.
20:30 Tortillen aurkezpena.
21:30 Afari herrikoia.
22:30 Luhartz.
IRAILAK 11, DOMEKA, SANTO TOMAS EGUNA
10:00 Kalejira Jaizale-rekin.
12:00 Lopene eta bere abereak.
13:30 Igel txapelketa.
14:30 Jubilauen bazkaria.
17:30 Mus txapelketa Argintxu elkartean.
17:30 Partxis txapelketa plazan.