Portugaletek huts egin du eta Iurretako ez da Hirugarren Mailara igoko

Joseba Derteano 2018ko eka. 25a, 09:44

Portugaleteren eta Durangoko Kulturalaren emaitzen menpe zegoen iurretarren igoera.

Iurretakok aldeko emaitza bi behar zituen mailaz igotzeko: Hirugarren Mailan igotzeko borrokan zebiltzan euskal talde biek euren helburua lortzea. Durangoko Kulturalak lortu zuen eta Bigarren B Mailako taldea da. Portugaletek, ordea, galdu egin zuen atzo Castellon (1-0) eta ez du igoerarik lortu. Ondorioz, Iurretako Ohorezko Mailan geratuko da eta ezingo du igoerarekin ospatu klubaren historiako denboraldirik onena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!